XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Edizioa

Ez dugu geure eskua sobera hauteman dadin nahi izan, baina egungo irakurleari lana errazago gerta dakion aldakuntza ttiki batzu ezarri dizkiogu testu originalari geure argitalpenean.

Komei dagokienez, esan 130. dotrinan azaltzen diren asko eta asko kendu egin ditugula, irakurketarako beharrezko ez zirelakoan.

Aldi berean, ulermenerako lagungarri eritzi diogunean, sartu egin ditugu komak bi dotrinetan.

Hitzen egitura dela eta, atzizkia lexematik berezirik ageri den kasuetan (130. dotrinan adibidez, arren gatiq (44), Jauna ganic (19), eta 129. dotrinan, non dic (1), Jauna ganic (1)) egungo moldean loturik ageri da gure edizioan.

Alderantziz gertatzen da aditz nagusia eta laguntzailearekin edo izena eta erakuslearekin, hainbat kasutan loturik heldu bait dira originalean: 129. dotrinan, señalegori (4), cerbeardugun (5), I(7), edota 130. dotrinan, I(17), bearduzu (21).

Honelakoetan, eta berezketak fonetika arloko arazorik sortzen ez duen kasuetan (130. dotrinan baizitue (25), baiteztegu (1), au guciau (17) bezalakoak ez ditugu moldatu) berezi egin ditugu, gauzak egungo moldean emanez.

Erizpide honi jarraitu ez gatzaizkion kasu bakanetan (130. dotrinaren 17. orrialdeko guciau adibidez), ohar bidez argitzen da arrazoia.

Erratetan joera nagusia zuzentzekoa izan dugu, errata oso nabarmenetan bereziki; gureak diren aldaketa guzti guztiak [ ] zeinuaren bidez edo ohar bidez ageri dira, originalaren eta gure edizioaren arteko gora-beherak zein diren garbi geldi dadin.

Ordea, eta geure eskua pizuzkoegi gerta ez dadin, errata diruditen baina bada ez bada ere ukitu nahi izan ez ditugun kasuak ere badira gure argitalpenean, bereziki 130. dotrinan: sausce(2) sautsi ze, neigar (15) nigar, ordo (21) ordu, cintan (22) zeintan, guizula (31) gitzazula, dazquizu (31) dazkiguzu, komatxo artekoak egungo aezkerazko forma dokumentatuari dagozkiola.

129. dotrinan berriz, Ycusagu (3) ikus(z)agun.

Badira kasu batzu, gure ustez grafia mailako huts direnak, eta beren horretan dakartzagunak, egokipenik gabe, esaterako Vai gauna (13), ilcecoetan (14), arraten (17), gontra (30), (jauna, -t(z)ekotan, erran, kontra) 129. dotrinan, eta becala (5) bezala 130. dotrinan.

Egungo Aezkoako hizkera errata diren gure ustearen aldeko gertatzen da, baina bestelako frogarik ezean, idazleak izkribatu bezala utzi ditugu gure argitalpenean, Dees-ek eta beste hamaikak erakutsiari jarraiturik:

It is therefore essential that the text editor, for instance, should remain faithful to the forms found in his manuscript and that the dialectologist should respect scrupulously the absence of homogeneity observable in a certain dialect. Any effort to restablish an ideal homogeneity (heterogeneity being explained as due to the influence of a written 'koiné', of an archaic style, etc.) is premature as long as one does not know if the hesitations found in a manuscript or in a dialect do not reflect a living reality which should not be destroyed. (1988: 140-142).